V

Otsoaren erasoa

 

      Esan bezela egin ere. Biaramonean Odolbeltzek garbai-nekale-jantzita gertu zuan gaberako. Manttoni bederatzi ta erdietan apaldu, umea lotaratu ta sukaldeko ontziak garbitzen asi zen. Onetan ari zala, ate-joka ekiten diote... Biotzak gorako bat egin zion ate-otsa aditzeakoan ta berez bezela umea lotan zeukan seaskara begiak joan zitzaizkion: barruak ikara zegion ume ua azkenengo aldiz balekus bezela.

      Bereala beste bi ate-ots: azkar-azkar ta dardaraz aratzen da. Gaba zorgin-zuloa baño beltzago zetorren! Luzetu argia zein ote zetorkion ikusteko ta... ene...! kurrixka bat egiñaz gorputzak atzera egin zion. «Odolbeltz ordu ayetanl Zertarako gero? Onerako ez, noski».

      Aurreratzen zayo Garbaidun-jantzian andre izutuari: goitik berañoko soñeko lodi auts-margoduna zuan; bizkarretik berriz kate ta burni-lokiak.

      –Aizu, etxekoandre –esan zion– gaur garbai-nekalietakoa naiz-ta argi zadazu bidea.

      Manttonik bildurraren bildurrez zer erantzunik ere etzekien. «Odolbeltzi argi-egin gau itzal artan! Ai ene, ta gizon arek, bera ilda, gorroto guziak ase naiko zituan! Ta ori jakinda-re joan egin bear... bai ba, Garbaidunak beren argitzallea aukeratzeko eskubidea zuten-eta, nai-ta-nai-ezkoa zan argi-egitea».

      Itzik ateratzeke, itxu antzean, artu zuan arkontzia: umeari bi laztan ixil-ixillak eman zizkion ta, biotza erdi-bi, Odolbeltz atzetik zuela atera zan. Etxe-tartean biak ixil-ixillik zijoazen; andrea aurrenen, noizean-bein atzera zearka begiratuaz ta gizonagandik al zuen urrutiena; gizona berriz Agurtza otoiztuaz begiak lurrean josita ben-ben atzetik.

      Munora eldu ziranean, andrea etxeak alde batera utzita erritik irtetzeko bidea zeramatela ikusirik, geroago ta bildurtiago zijoan.

      –Nora goaz? –galdetu zion garbaidunari.

      Odolbeltzek bere otoitz-antza uzteke, abost itzalgarriz, «Kolarkoko iturrira» erantzun zion.

      Emakumea toki artara zeramatela entzuteakoan, dardaraz asi zan. Badakizute iturri au nun dagon. Getariko bide zabalera irtetzeakoan, Granadako Duke-jauregi aldetik beste aldera zubia badezute: or bada, Duke-jauregiaren bestaldera baratza itxia ikusi leikezue. Iturri ori ortxe dago: orain orma barruan noski, baña garai artan ormarik eta aterik etzan. Guzientzat zabalik bai-zegon.

      Iturria bera baño-re bildurgarriagoa zuten arako bidea. –Zergatik ote? –Orduan Getariko bitxabalik etzalako. Orain alderdi ayetan bide zabal eta argia dezute: baño gure gertari onen garayan mendia ta itxas-ertzeko aitz solla besterik etzan. Manttoni ta Odolbeltzek bada, ondartzatik iturrira aitza besterik etzuten.